XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Historiaren irakaspenak

Historia, orainaren maistra eta geroaren giltza.

Eugène Goyhenecheren esaldi honek 12 Haren Des ampicirc;les et des hommes liburuaren I. liburukiko azken atalaren izenburua da ez ote du haren iritziz gizonen eta zibilizazioen bizitzan historiak duen funtsezko garrantzia adierazten?

Esaldi horrek, oroz gainetik, historiaz zuen ikusmoldea agertzen du.

Alde batetik, historiak orainaren konplexutasuna ulertzen laguntzen digu: ... ikusmugak zabalduz, nola espazioan hala denboran, arazoen konplexutasuna erakusten dio izpirituari, gizarte egoera guztiak, jokabide indibidual edo kolektibo guztiak lehen begiratuan irudi lukeen baino kausa desberdinagoetatik, ñabardura handiagoko asmoetatik sortzen direla irakasten du.

Ideologoen jarrera hartze xinpleen aurrean, bere behaketen balantze orekatua kontrajartzen du berak.13Des ampicirc;les et des hommes: I. liburukia, 171 or

Baina, bestalde, historiak etorkizuna prestatzen ere laguntzen digu, eta, ahal dela, etorkizun hobea prestatzen.

Historia hobeto ezagutuz gero, zenbait erabakitzaile politikok huts batzuk saihestu ahal izan zituzketen?

Ohar orokor hori ez da bereziki baliotsua, zoritxarrez, Euskal Herriaren kasuan?

Historiaren irakaspenek, izan ere, zerbitzu estimagarriak egin ditzakete etorkizuna konprometitzen duten aukera politikoa, ekonomikoa edo kulturala egiterakoan:

Zeren eta Historia ez baita hildako iragan baten berreraikitze alferra, baizik eta giza bilakabide baten azterketa jarraikia, aspaldieneko mendeetatik gure garaietaraino berarekin etengabe eramaten gaituena.

Esana da arrazoiarekin bere historia ezagutzen ez duen herria oroimena galdua lukeen gizonaren irudikoa dela: iragana ez ezagutzearen ordaina egungo bizitza baldintzak ez ezagutzea eta herri baten etorkizunerako inprobisaziorik arriskutsuena egitea da, iraganeko esperientzien kontu egingo ez lukeen gizonaren kasuan bezalatsu.

Modu horretara ulertua, Historia ez da ez denborapasa bat ez asmakizun jolas bat, bere zeregina du gizartean,(...)